XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kilometro bat inguru falta zitzaioten garaian Gabiriako parera iristeko, interbentorea alderatu zitzaioten beren eserlekuko itzalkia
Mister Smithek harriturik galdetu zion: - Zergatik egiten diguzu halakorik, gizona? - Bada-ezpada hartzen dugun neurri bat besterik ez da.
- Ikus dezakezuenez leihotako itzalki guztiak jaisten ditugu leku honetatik atzean, ez zuena bakarrik.
- Garbiago mintza zaitez, otoi, ulertzea nahi baduzu.
- Ezkonduak al zarete?- ekiten dio berriz ere tren-gizonak itxura gabe.
- Bai, baina zergatik egiten diguzu galdera hori? - Ezkonduak bazarete itzalkia jaso dezakedala uste baitut.
Zer ote zegoen Gabiriako zelai eder haietan edonorentzat baina batez ere ezkongaientzat zilegi ez zena?, ekiten zioten beren buruei senar-emazte gazteak.
Begiratu zuen leihotik eta txunditurik geratu ziren.
Ehundaka neska gazte artzain jantzian trenbidearen luzeran lerro-lerro jarririk, trenera leihatsu begira zeuden.
- Izan ere